Asteburuan jokatu dira Euskal Ligako zesta-puntako, eskupelotako eta palako finalak. Bertoko pelotariek parte hartu dute txapelketetan.
Zesta puntan ohorezko mailan lortu dute bertokoek txapeldun izatea, Berriatuako Antxonek eta Garaldek. Bigarren, Arbe eta Gandiaga markinarrek egin zuten, partidu estu baten ostean. 35 eta 32 amaitu zen partidua. Seniorrak eta gazteak be heldu ziren finalera.
Eskupelotan Lea Ibarra Motrollo eta Markinako Eskupelota Taldeek ez zuten lortu finalik irabazterik ohorezko eta senior mailetan. Markinako Eskupelota Taldekoek krepe baltzekin jokatu zituzten final guztiak euren kide zen eta lehengo asten hil zen Joseba Erkiziaren omenez.
Pala txapelketari dagokionez, Lea Ibarra Motrolloko Olatz eta Anek lortu zuten nagusien mailan txapela irabaztea.