Alex Duke eta Jose Luis Enbeita Aulestiko bikoteak
hirugarren egin zuen
Agurainen jokatu zen Euskal Herriko Mus Txapelketako finalean. Bertoko sei bikotek parte hartu zuten egun osoko ekitaldian.
Aulestiko bikoteak hirugarren postuan amaituta, 750 euro eta lau lagunentzako asteburu bateko egonaldia irabazi dute. Parte hartzaile guztiek oroigarria jaso zuten.
Euskal Herriko Mus Txapelketako lehen zortzi bikoteren sailkapena:
1 -. Pantxoa Juanikotena eta Joan Juanikotena Baigorri (Behe Nafarroa)
2 -. Hubert Seillan eta J.Batiste Ochagaray Aiherra (Behe Nafarroa)
3 -. Alex Duke eta Jose Luis Enbeita Aulesti.(Bizkaia)
4 -. Donimic Etxegoienberri eta Iban Etxegoienberri Udiñarbe (Zuberoa)
5 -. Jean Batist Battite eta Peyo Dutrey Donapaleu (Behe Nafarroa)
6 -. Pello Exposito eta Beñat Duhalde Urruña. (Lapurdi)
7 -. Juan Luis Perez eta Ramon Rodriguez Beasain (Gipuzkoa)
8 -. Alenjandro Parro eta Jesus Cabria. Artziniega. (Araba)