Egoerak hobera eginda, gose greba laga du preso ondarrutarrak. Atzo 60 lagun eta senide joan ziren Ondarroatik Frantziako Muret Seysses espetxera hango arduradunekin hitz egin eta azalpenak eskatzera. Astelehenetik dago zigor ziegan Aranburu. Atzora arte “infernua” bezalakoa izan da presoaren egoera. Ustez espetxean edukitako eztabaida baten ondorioz sartu dute Aranburu zigor ziegan.
Zapatu iluntzean herritarraren egoera salatzeko manifestazioa egin zuten Ondarroan;
gaur, 19;30ean, Kofradia Zaharrean agerraldia egingo du Ein Daigun Bidi Herri ekimenak, eta ostean, elkarretaratzea egingo dute alde zaharrean.
- Aurreko egunetako kronika irakurri.