Markina-Xemeingo Lea-Artibai ikastetxean jokatu da gaur sailkapen aldiko azkanengo saioa, eta Ipar Uribe nagusitu da. 250 ikusle batu dira.
Saioa joan den asteko martitzenean egitekoa zen, baina gertakizun triste bat tarteko, atzeratu egin behar izan zen: gaurko saioa giro serioan garatu da. Lea-Artibaiko bertsolariek 411 puntu eskuratu dituzte, 154 puntu 18 urtera artekoek eta 257 puntu 19-24 urte bitattekoek; Ipar Uribek 416 puntu lortu ditu, 163 puntu 18 urte artekoek eta gainerako 253 puntuak 19-24 urte bitartekoek.
Sailkapen saio guztiak eginda, Durangaldearen eta Arratiaren eta Ipar Uriberen eta Bilboaldearen artean jokatuko dira finalaurrekoak, bihar eta etzi, Durangon eta Algortan.