Etxebarriko Gazte Asanbladak zazpigarren urtez antolatutako Kalamura igoeran Joseba Plaza (Markina-Xemein),
Julen Aranguena (Kortezubi),
Nerea Cortes (Markina-Xemein) eta
Lander Balsera (Etxebarria) izan dira
onenak.
55 korrikalarik parte hartu zuten zapatuan mendi lasterketan. 5,5 kilometroko ibilbidea izan zen eta parte hartzaileek ibilbide «gogorra baina polita» izan zela esan zuten.
Gizonezkoetan bi izan ziren lehenego postua eurenganatu zutenak: Joseba Plaza eta Julen Aranguena.
Nesketan Nerea Cortes izan zen lehena eta Izaro Telleria markinarra bigarrena.
Etxebarritarren artean ostera, Lander Balsera gailendu zen.

Korrikalarien esanetan, ibilbidea «gogorra baina polita» izan zen. Ibilbideak tarte maldatsuak eta lauak dituenez, «interesgarriago» izan zela gaineratu zuten.
Eguraldiak lagunduta, helmugaratzea ikusteko herritar asko igo ziren tontorrera.
Antolakuntza pozik geratu da ekimenagaz.