Asteburuan Alcañizko (Teruel, Espainia) zirkuituko lasterketa jokatu zen eta Arkaitz Uranga markinarra lehenengo sailkatu zen division II mailan. Bere Citroen Saxoagaz lortu zuen zirkuitoa arinen amaitzea.
Iaz Espainiako Autokros Txapelketa irabazi zuen Urangak, 1.600 zentimetro kubikoko Citroen Saxo bategaz. Aurten maila bat gorago lehiatuko da, 2.000 zentimetro kubikoko kategorian, 1.600eko motorragaz.