Etxebarriko Udalak Markina-Xemeingo Atxondo kiroldegiko bazkide diren etxebarritarrei kuota ordaintzen laguntzeko dirulaguntza eskainiko die. Izan be, Markina-Xemeinen erroldatuek merkeago ordaintzen dute kiroldegia, eta ondorioz, etxebarritarrek gehiago ordaindu behar izaten dute. Horregatik, markinarren kuotekin bardintzeko, Etxebarriko Udalak aldea ordainduko du.
Dirulaguntzak jasotzeko 2013ko bazkidetza ordaindu denaren agiriaren fotokopia aurkeztu beharko da Etxebarriko udaletxean, martxoaren 27a baino lehen. Laguntza jasotzeko derrigorrezkoa da Etxebarrin erroldatuta egotea.