“Xabi Aranburu euskal preso politikoak pairatu duen egoeraren aurreran herriak emon duen erantzuna txalotu nahi dugu”. Horietxek adierazpenak egin zituen atzo iluntzean Ein Daigun Herri ekimenak Ondarroako Kofradia Zaharrean, Aranburuk azkan orduetan Frantziako Muret Seysses espetxean jasandako egoeraren harira. Herri ekimena euskal preso eta iheslari politikoen eskubideak defendatzeko eta eskubide horien urraketak salatzeko jaio zela gogoratu zuten, herritarren mobilizazioa eta erantzuna ezinbestekoak direla azpimarratuta. “Azkan bi egunetan erakutsi dugu euskal presoak eta iheslari politikoak ez ditugula bakarrik utziko. Herritarron erantzunak kasu honetan egoera larri hori aldatzea posible egin duela”.