Ideien laborategia egingo du etzi Lea-Artibai Landa Garapenerako Elkarteak
Urkiola eta Lea-Artibai Landa Garapenerako Elkarteak Durangaldean eta Lea-Artibain Ideien Laborategi bi antolatzea erabaki dute, «etorkizunari begira gure beharrei buruzko galdera eta erantzun berriak bilatzen laguntzeko». Eguenean egingo dute laborategia 16:30etik 20:00etara Markina-Xemeneinen (Xemein Etorb, 13. Patrokua Jauregia).
Aipatu elkarteek Ideien Laborategietan parte hartzera gonbidatu ditu herritarrak. Hala, gaur egun Durangaldean eta Lea-Artibain produktu ekologikoak eskuratzeko nolako aukerak dauden aztertuko dituzte, besteak beste; eta, bide batez, etorkizunean eskuratze hori zabaltzeko eta errazteko modu desberdinak proposatuko dituzte guztien artean.