Jose Leturia Aranbarri eta
Aniceto Malaxetxebarria Iza Lekeitioko gudariak fusilatu zituztela
75. urteurrena dela eta,
omenaldia eskainiko diete herritarrek. Lekeitioko
Kultur Etxean izango da,
martxoaren 15ean, barikua,
19:30ean.
Alde batetik,
Amaia Gaztelu Eusko Gudarostearen Lagunak elkarteareren izenean arituko da kultur etxean. Gazteluk elkartearen aurkezpena egingo du, eta daukan zeregina eta jarritako helburuak azalduko ditu.
Beste alde batetik,
Iñaki Anasagastik Diario de un gudari condenado a muerte, fe y esperanza Ramon Galartza gudariaren liburuaren aurkezpena egingo du, berak egin duen Un militante de la causa vasca garatuz.
Liburuan Aranbarri eta Malaxetxebarria gudariez gain, gerran hildako beste hainbat herritarrei be egiten zaie aipamena, eta horiek ere aipatuko dira berbaldian.
Antoltzaileek ekimenean parte hartuko dutenen «alkartasuna» eskertu nahi izan dute.
