Ernai gazte antolakundearen jaialdia egingo da zapatuan, Mutrikuko gaztetxean
Mutrikun gazte antolakunde berria sortu dela eman nahi dute ezagutzera jaialdiagaz. 19:00etan pintxo poteoa egingo dute, eta gauean, 22:30ean hasita, kontzertuak egongo dira gaztetxeko agertokian: Ezten Giro eta Ziarro Txusti taldeek joko dute.