Herriguneko errepidea asfaltatzea besterik ez da falta, Aulestin
Aulestiko herriguneko errepidea konpontzen dabiltza egunotan beharginak; izan be, zenbait arazo sortu izan dira orain arte. Bertako aguazilak azaldu legez, «zenbait jaitsiera izan ditu errepideak, eta, ondorioz, putzuak sortu izan dira». Hala, lurra altxatu eta hormigoi lanak eginda, asfaltatzea geratzen zaie bertako beharginei. Hortaz, datorren astean bukatzea posible dela aurreratu dute. Bitartean, trafikoa semaforo bidez zuzentzen ariko dira, orain arte bezala.