Uhagon Kulturgunean dago KZ gunea eta goizetan egongo da zabalik astelehenetik barikura, 10:00etatik 13:30era.
Ordutegi horretan internetera konektatzeko aukera egongo da, beti be, norbere klabe pertsonalagaz. Klabe pertsonala lortzeko KZ gunera jo behar da, norbere datuekin fitxa bat bete behar da eta bertan egoten den tutoreak emoten ditu altak. Behin altan emonda, klabe hori betirako izango da. Lehenengo bider datozenentzako klabe hori aurretik eskatzea gomendatu dute, Uhagonen edo KZ gunean bertan.
Tutorea astelehenetan joango da KZ gunera. Hile batean goizez eta hurrengoan arratsaldez egongo da bertan. Goizetan 10:00etatik 13:00etara eta arratsaldeetan 16:00etatik 20:00etara.
Ikastaroak be eskainiko dira KZ gunean. Astelehenean hasi zen lehenengoa, oinarrizko internet ikastaroa. Halan eta be, aurrerantzean ikastaro gehiago antolatzeko asmoa dago, beraz, interesa daukanak KZ gunera edo Uhagonera deitu eta izena emon dezake. KZ guneko telefonoa 94 403 33 00 da eta Uhagonekoa 94 616 63 03.