Markina-Xemeingo Udalak Irrien Lagunak klubagaz bat egin du helburuagaz egiten duelako: «Euskal Herriko umeei eta horien hezkuntza prozesuan bidelagun diren norbanako eta kolektibo denentzat komunikazio proiektu eta harremanetarako esparru euskaldun sendo bat eratzea, euskaratik eta euskaraz». Horregatik, herritarrei IRRIA aldizkarian harpidetza egiteko gonbidapena luzatu die, «proiektu osoa laguntzeko bide bakarra da eta».