Ondarroako Udal Kirol Batzordeak Ondarroako Arraun Elkartearen gaineko beka deialdia egin du
Ondarroako kirolariak historian zehar ekimenaren baitan, ikerketa-bekak arraun elkartearen 40 urteko ibilbidea jasoko du. Proiektua, azterlana eta memoria euskaraz egin beharko dira, eta bekaren iraupena gehienez sei hilabetekoa izango da, beka esleitzen den egunetik hasita. Diru zenbatekoa 3.000 eurokoa izango da. Interesatuek Kirol Sailean jaso ahalko dituzte eskabide orriak, eta martxoaren 18tik apirilaren 5era bitartean aurkeztu beharko dituzte, gainontzeko agiriekin.