ZerEsana eguna ospatuko dute zapatuan Lekeition, gazteek «badaukatelako zeresana». Egun osoko jaia antolatu dute horretarako.
Goixeko 11:00etan alkartuko dira Plazan gazteak. Antolatzaileek jakin eragin dute orduan banatuko zaizkiela koadrila bakoitzari suak, mahaiak eta bazkaria egiteko oinarrizko jatekoak.
13 urte daramatza ZerEsanak egun hau antolatzen, «gazteen arteko komunikazioa bultzatu eta harremanak sendotzeko».