Berdel kanpaina astebete luzatu du Madrilek
Espainiako Arrantza Sailak esandakoaren arabera, sareko ontzi bakoitzak berdel kanpainan ezarritako kilo kopuru bera ekarri ahalko du portura, deskarga bakar batean beti be: 6.000 kilo danetara. «Ezingo dute egun batean kilo batzuk eta hurrengoan beste batzuk ekarri», azaldu dute Ondarroako Kalare Deuna Kofraian.
Batzuek jarraitu eta besteek amaitu: amukoek joan den martitzenean bete zuten berdel kupoa.