Etxebarriko idi probetan izena emoteko aukera du herritarrak
Beste behin be, Paskuetako idi probak hartuko ditu Etxebarriak aurten. Hain zuzen, martxoaren 28an, 29an, 30ean eta 31n eta apirilaren 1ean, 60. sari handiagatik lehiatuko dira parte hartzaileak. Dena den, egun horiek baino lehen izena emon beharko du interesatuak.
Hain justu, domekan, martxoaren 17an, izango du herritarrak idi probetan izena emoteko aukera; horretarako, 12:00etatik 13:00etara udaletxera deitu beharko du.
1.500 kiloko harria
Etxebarriako Udalak jakinarazi duenez, El Corte Ingles sarietarako baliogarria izango da Etxebarriako proba. Bertan parte hartzen duten idiek 1.500 kilo inguruko sarietako harria erabili beharko dute. Bestalde, idi bikote guztiek oinarritzat 1.100 kilo izan beharko dute, eta idi-uztarri bakoitzak akulari bi eroango ditu. Udalak aipatu duenez, idiak 10:00etan pisatu beharko dituzte probalekuan.
Guztira, hamabost sari orokor banatuko dituzte antolatzaileek. Dena den, Lea-Artibaikoen artean lehenengo egiten duenak 300 euro eta Egur-Lan Arostegiak emondako akulu sorta jasoko ditu; betibe, saria jaso ahal izateko, gutxienez, bi idi bikote apuntatu beharko dira eta Lea-Artibain erregistratuta egon beharko dute, hiru hilabetetik gora.
400 euroko dieta
Horrez gain, 400 euroko dieta jasotzeko 25 untza egitea ezinbestekoa dela gogora ekarri du Etxebarriako Udalak.
Sariak
1. saria. 1.600 euro, manta Ituarte pentsuak-en eskutik, txapelak eta trofeoa.
2. saria. 1.400 euro eta trofeoa.
3. saria. 1.200 euro eta trofeoa.
4. saria. 1.000 euro eta trofeoa.
5. saria. 900 euro eta trofeoa.
6. saria. 800 euro.
7. saria. 750 euro.
8. saria. 700 euro.
9. saria. 650 euro.
10. saria. 630 euro.
11. saria. 600 euro.
12. saria. 550 euro.
13. saria. 530 euro.
14. saria. 500 euro.
15. saria. 450 euro.