AEK-k antolatutako Korrika, martxoaren 14an da Andoainetik. Hamaika egunez gelditu gabe, Euskal Herria zeharkatuko du hamazortzigarrenez, martxoaren 24an Baionara heldu arte. Lea-Artibaira, ostera, martxoaren 23an sartuko da.Hain zuzen be, Eako bidea jarraituta, Ispasterren hartuko dute eskualdeko lehen lekukoa, 02:33 aldera. Hortik, Lekeitiora abiatuko dira eta Mutrikuraino eskualdeko hainbat herri zeharkatuko dituzte: Gizaburuaga, Aulesti, Munitibar, Markina-Xemein, Berriatua eta Ondarroa. Lea-Artibaitik Debarantz abiatuko dira korrikan euskararen alde.
“Gure hizkuntzaren aldeko kontzientzia suspertzea eta gau-eskola zein euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea ditu helburu Korrikak”.Hamazortzigarren edizio hori
Eman euskara elkarri lelopean abiaraziko dute; izan be, AEK-ka azaldu duenez, “euskarak euskal herritarrok elkarrekin bizitzeko hizkuntza izan behar duelako; elkarri hitz egiteko hizkuntza; elkar entzuteko eta ulertzeko”.
IBILBIDEAREN MAPA IKUSI: View
18. Korrika in a larger map
Ibilbidea
MARTXOAK 22
Bermeo 20:46an
Mundaka 21:33an
Sukarrieta 21:59an
Busturia 22:05ean
Murueta 22:25ean
Forua 22:44an
Gernika-Lumo 22:57an
Kortezubi 23:43an
MARTXOAK 23
Ibarrangelu 00:39an
Elantxobe 01:07an
Ibarrangelu 01:21ean
Ea 01:35ean
Lea-Artibai 02:27an
Ispaster 02:33an
Lekeitio 03:06an
Gizaburuaga 04:21ean
Aulesti 04:49an
Munitibar 05:30ean
Markina-Xemein 06:37an
Berriatua 07:25ean
Ondarroa 07:46an
Mutriku 09:05ean