Kemen Uranga ondarrutarra Espainiara estraditatzea ebatzi du Londreseko Westmisterreko Auzitegiak. Urangak berak senideek jakitera eman dienez, martxoaren 27tik aurrera «edozein momentutan» ahal dute estradizioa aurrera eroan. Joan den martxoaren 6an egin zen preso politiko ondarrutarraren estradizio errekurtso epaiketa.