Mister Atomic taldea arituko da domekan Markina-Xemeingo Uhagon kulturguneko eszenatokian.
Hiru musikarik osatzen dute taldea: David Herrington tronpetistagaz eta tubistagaz, Jorge Arribas akordeoiagaz, zeharkako flautagaz, baxuagaz eta bibrandoneon-agaz, eta Diego Martin baterian.
Mister Atomic taldeak New Orleanseko jazz musika, pasodobleak edota funk musika groove ikutuekin ekarriko ditu Markina-Xemeinera. Musika hori guztia elegantzia eta umore dosi handiekin jorratuko dute.