Bizkaiko batel ligako estropada Ondarroan jokatuko da zapatuan, 16:00etatik aurrera.
Bertan parte hartuko dute Ondarroako batelek eta Lekeitioko Isuntzakoek. Maila desberdinetako arraunlariek parte hartuko dute bertan.
Batelen ligako seigarren estropada izango da Ondarroan jokatuko dena. Beste estropada danak Sestaon jokatuko dira, eta zapatuko Ondarroakoa izango da Sestaotik kanpora jokatuko den bakarra.