Domekan jokatuko da azken finalaurrekoa, 10:00etan, Lekeitioko trinketean.

Beteranoen Trinkete Txapelketako jokalariak.
Partidua Iurretako Arroitajauregik eta Lekeitioko Arratek jokatuko dute, Moral eta Berris lekeitiarren kontra. Bikote horietako batek jokatuko du hilaren 24ko finala.
Finalean jokatuko duen beste bikotea Martin eta Foster lekeitiarrena da. Horiek aurreko partiduan lortu zuten finalerako txartela.
Iazko finala domekan jokatuko duten Arroitajauregik eta Arratek irabazi zuten.