Goizean, asanblada bat egin zuten 40-50 gaztek Lekeition. Bertan, azken aldian gazte asanbladan eztabaidatutakoak herriko gazte gehiagogaz konpartitu zituzten gazteek. Tartean, hurrengo hilabeteetan gaztetxearen alde egingo dituzten ekimenak eztabaidatu eta zehaztu zituzten.
Horren ostean, koadrilen arteko paella txapelketa egon zen. 10 paella aurkeztu ziren lehiaketara eta 100 gazte batu ziren bazkaltzen.
Musikak girotu zuen bazkalostea, eta horren ostean, jokoak eta poteoa egin zituzten alkarregaz.
Antolatzaileek balorazio positiboa egin dute aurten be. “Azken batean, lema desbardinak eduki arren ZerEsana egunaren helburua beti da bardina: Gazteen arteko harremanak bultzatu eta koadrila desberdinak alkarregaz batzea”, diote antolatzaileek. Eta hori, urtero moduan aurten be, lortu dute Lekeitioko gazteek.