Lekitto Bedarra elkarteak antolatuta, Jakoba Errekondok hitzaldia eskaini du Lekeitioko Kultur Etxean. Jendea «polito» batu zen berbaldira, eta Errekondoren aholkuak entzuteaz aparte, hainbat gairen inguruan eztabaidatu zuten beragaz.
Errekondok hainbat klabe eta iradokizun bota zituen orduen inguruan. Baina hori baino gehiago da Errekondorentzat egiten duten beharra: «Gure mugimendua ez da bakarrik ortu bat egitera finkatu behar, kultura bat izan behar da», azaldu zuen.
Lekeitioko identitateaz be egon ziren berbetan, inguruari begiratu eta bertoko arazoak eta potentzialak zeintzuk diren identifikatzen.
Ondoren, beste hainbat gai jorratu zituzten eta eztabaida polita piztu zen.
Jakoba Errekondok Lekitto Bedarra elkarteak egindako beharra txalotu eta animoak eman zituen aurrera jarraitzeko, horrelako proiektuak «beharrezkoak» direla iritzita.