Igorrek eta Jonek irabazi dute Mutrikuko Miruaitz Binakako Pala Txapelketaren finala
Igorrek eta Jonek irabazi dute Miruaitz Binakako Pala Txapalketaren finala asteburuan. 35-27 irabazi diete Goxerrik eta Mancik osatutako bikoteari, nahikoa final parekatuan. Belarri eta Kasko iazko txapeldunek hirugarren postuarekin konformatu behar izan dute. Sei tantoko aldearekin, 30-24 irabazi zieten Akillari eta Bolini. Final nagusia jokatu ondoren, luntxa egon zen txapelketan parte hartu zuten guztientzat. Ez zen giro onik falta izan.