
Kamiñaldeko igogailuaren obra txarto egin zen bere momentuan, eta euria egin bakoitzean horren ondorioak ari dira agertzen. Ondarroako Udalak jakitera emon duenez, azken euriteekin izandako gertaerak tarteko, igogailuaren egoera aztertu dute, eta inpermeabilizazio arazo handiak aurkitu dituzte. Hori ikusita,
obraren egileari –Urresti SL– konponketak egiteko eskatu dio udalak. Enpresa sustatzaileak
konponketarik egingo ez balu, oraindik indarrean dagoen abala exekutatuko luke udalak, eta obra bere kontura egingo luke.