Helduentzako lehen nobela kaleratu du lekeitiarrak Susa argitaletxeagaz. Idazlea eta pertsonaia nagusia pertsona bera dira eleberrian eta abiapuntu esperientzia errealak izan arren, kontakizuna itxuratu eta moldatu egin duela azaldu du Meabek. 51 idaztalditako koadernoa osatu du protagonistak, eta horiekin egingo du liburuan aurrera irakurleak.
Orain arte poestia eta gazteentzako narratiba landu ditu Meabek gehien bat. Oraingoan, helduentzako lehenengo nobelagaz dator irakurleengana.