Eibarko Mogel institutuko maisu eta hezkuntzako kide Jon Urrosolok emango du hitzaldia 19:30ean. Wert legea mahai gainean jarri eta aztertzeko asmoz antolatu du ekimena Mutrikuko Udalak. Hitzaldiaren helburua, izan ere, hori da: hezkuntza erreformatzeko proiektuari buruzko informazio zabala eskaintzea.