Euskal Herriko Lagunak Mendebaldeko Saharakoekin bat taldeak proposatuta onartu zen mozioa aho batez, hiru alderdien aldeko botoekin. Saharar Errepublika Arabiar Demokratikoa (SEAD) aldarrikatu zeneko 37. urteurrenean aurkeztu dute mozioa.
Mozioagaz, hainbat puntu onartu ditu udalak.
Hasteko, Saharako lurralde okupatuetan etenik barik gertatzen diren manifestazio eskubidearen zanpaketa, atxiloketak, torturak, tratu txarrak, bortxaketak, desagertzeak, deportazioak eta orokorrean, pertsonen eskubideen kontrako erasoei salaketa eta gaitzespena egin die.
Bestetik, Saharako biztanleak zatitzen dituen 2.600 kilometroko “lotsaren harresia botatzea” be eskatu dute.
Azkenik, preso politiko saharaui danak aske geratzeko eskatu dute.