Matxoaren 26tik 31ra jokatuko dira Lekeitioko Plaiero txapelketako bigarren bueltako partiduak Isuntza hondartzan. Datorren astean erabakiko dira apirilaren 28an jokatuko diren finaletan zeintzuk jokatuko duten.
Danera, 19 taldek parte hartuko dute lau mailatan: Aurrebenjaminak, benjaminak, alebinak eta txikiak.
Antolaketan ibiltzen diren guraso eta Lekeitioko Futbol Taldekoek Gabonetan jokatu zen lehenengo bueltari buruzko balorazio positiboa egin dute. «Erantzun oso ona eduki zuten partidek», diote. «Guraso asko etorri zen ikustera, denpora ona egin zuten eta oso pozik geratu ginen», diote. «Ikusiko dugu Aste Santuko partiduetan berdin gertatzen den».
Egunak eta orduak
Martxoak 26: 9:15ean eta 10:15ean.
Martxoak 27: 9:45ean eta 10:45ean.
Martxoak 28: 10:30ean eta 11:30ean.
Martxoak 29: 11:30ean eta 12:30ean.
Martxoak 30: 12:15ean eta 13:15ean.
Martxoak 31: 13:00etan eta 14:00etan.