Herriko beste hainbat auzotan egin duten moduan, Markina-Xemeingo Udalak batzarrerako deia egin du Santutxu auzoan. Apirilaren 6an izango da, 11:00etan, Satzu nekazalturismoan. Udalak 2013ko aurrekontuak aurkeztuko ditu han be. Lehenengoz egingo du udalak batzarra Santutxun, auzotarrek eurek egiteko eskatuta.