Marie de Jongh konpainiak eta
Tartean ekoiztetxeak
Alabatxo antzezlana taularatuko dute
barikuan, 18:00etan, Ikusgarri zineman.
Antzezlanaren zuzendaria
Jokin Oregi da, eta aktoreak
Ana Meabe, Jose Ramon Soroiz eta Jabi Renobales.
Obra
umeei zuzenduta egoteaz gain,
gurasoak eta aitita-amamak «hunkitzeko» be prestatuta dago.
Antzezlana ikusteko
sarrerak kultur etxean daude salgai jadanik, 10 euroko prezioan.
Txarteldegian be egongo da aukera sarrera erosteko.