Lekeitioko
Batzokiaren inaguraziotik
35 urte pasatu dira eta urteurrena ospatzeko, hainbat ekitaldi prestatu ditu
Lekeitioko Uri Buru Batzarrak.
Eguenean hasiko dira ekitaldiak, eta apiril osoan edukiko dute jarraipena.
Apirilaren 28an
ospakizun bazkaria egingo dute Batzokian. Horretarako, txartelak saltzen daude jadanik Batzokiko tabernan.
1937 urtean Batzokia inkautatu egin zuten eta Espainiako estatuaren jabegora pasatu zen.
1949an Udalak erosi egin zuen eraikina. 1977an, jeltzaleek eraikina okupatu zuten, eta 1978an, konponketak egin ostean, ospatu zuten berrinaugurazioa.
Egitaraua:
Apirilak 11, eguena
Juan Jose Ibarretxeren berbaldia. Balore eta nortasun krisia. Ikusgarri zinean, 19:00etan.
Apirilak 26, barikua
Juan Mari Aburto Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politika Sailburuaren berbaldia. Enplegua eta Gizarte Politikak. Kultur etxeko Azkue aretoan, 19:00etan.
Apirilak 28, domeka
Ekitaldi politikoa. Itxaso Atutxa eta Andoni Ortuzar. Eskolapean, 12:00etan.
Ostean. Ospakizun bazkaria batzokian.