Nafarroa Garaiko Agoitz herrian egin dute hitzordua deitzaileek zapaturako. Horren aurkezpena egingo dute gaur, 20:00etan hasita.
Euskal Herrian Euskarazek euskaltzale guztiei dei egin die euskararen aldeko egunean parte hartzeko. Ez zaitez espaloitik jaitsi! Euskaraz bizi! leloak jantziko du jaia eta aldarrikapena uztartuko dituen eguna.
Iragarkia hondarragaz egindako irudiekin osatu du EHEek: Txema Esteban marrazkilariak egin eta Xabier Ormazabalek editatu ditu irudiak.