Markina-Xemeingo Gazte Asanbladak Gazte Topaketak antolatu ditu apirilaren 13rako, zapaturako.
Gazteek adierazi dutenez, egun horretan “gazteen beharrizanez” hausnartuko dute denen artean, eta horietatik aurrera jarraitzeko “ildo berriak” zehaztu nahi dituzte.
“Gazte Asanbladak ibilbide luzea egin du, eta aurrera jarraitzeko helburu berriak zehazteko premia dauka”, esan dute. “Markina-Xemeinen gazte asko bizi gara, eta denen iritzia beharrezkoa da aurrera bidean erronka berriak markatzerako orduan”, gaineratu dute.
Egitaraua:
10:00etan Plazabarripean elkartu.
Eguerdian: bazkaria.
Arratsaldean: hausnarketarekin jarraitu.
Iluntzean: poteoa.