Informazio saioa 19:00etan hasiko da. Ondarroako Udalaren eta UNRWA Euskadi elkartearen ekimenez,
Palestinako emakume errefuxiatu eta emakume euskaldunen artean sareak sortzea helburu.
Esparru honetan 2013 urtean, ondorengo jarduerak egin nahi ditu elkarteak: lan taldeak eta informazio saioak, palestinar errefuxiatuekin bat egiteko eta elkartasun sarea sortu ahal izateko euskal emakumeekin lan egitea. Besteak beste, Ipar-Hego topaketa eta elkartruke jardunaldiak egingo dira.
Jardunaldi horiek guztiak aurrera eroateko Euskal Herriko emakumeen elkarteen partaidetza beharrezkoa dute.