Domekan amaitu zen Mutrikuko Gipuzkoako batelen liga eta Orioko batela izan da irabazlea. Azkenengo estropada puntuagarria izan zen domekakoa.
Mutrikun zapatuan, berdel egunean, eta domekan jokatu ziren batel ligako estropadak eta bietan Oriok irabazi zuen senior mailako estropada.
Zapatuan bigarren San Juan geratu zen 9 segundora eta hirugarren San Pedro B 11 segundora. Mutriku 11. postuan sailkatu zen.
Domekan, berriz, bigarren San Pedro A sailkatu zen hogei segundoko atzerapenarekin, eta hirugarren, San Pedro B 37 segundora. Mutriku zazpigarren helmugaratu zen.