54, 21 eta 9 kilometroko ibilbideak ekarriko ditu aukeran, domekan, Boga! mendi martxak Ondarroako Aurrera Mendi Taldearen eta Zubi Zahar herri ikastolaren ekimenez.
07:00etan, 08:30ean eta 10:00etan aterako dira hurrenez hurren.
Martxa Euskal Herriko iraupen ibilaldien zirkuiturako baliagarria da, eta ibilbide luzean zein motzean ez dira faltako hornidura eta kontrol guneak. «Oso pozik gaude. Jendeak asko lagundu digu, eta lagundu diguten guztiei eskerrak emon nahi dizkiegu», esan du Imanol Lasarte antolatzaileak.

Gaur goizea orduko 380 lagunek zeukaten izena emonda, baina parte-hartzaile gehiago espero dira. «Umeak orain hasi dira izena emoten».
Lasartek gogoratu duenez, eguraldi oso ona dago emonda domekarako, eta egiten den ibilbidea edozein dela, egun ezinhobea pasatzeko aukera eskainiko du martxak: «Animatu eta etorri».
Internetez izena emoteko epea amaituta,
domekan bertan be egongo da izena emoteko aukera, herri ikastolan bertan.