Txirrindulariz beteko da beste behin be Berriatua etzi, domeka. 32. San Gregorio Txirrindulari Saria jokatuko dute elite eta 23 urte azpikoek, zein baino zein.

Ohi legez, Lea-Artibai eskualdea ez eze, Mutriku eta Deba be zeharkatuko du lasterketak. Danetara, 137,800 kilometro egin beharko dituzte txirrindulariek.
15:30ean aterako da lasterketa Berriatuatik. Plazakolarantz aterako dira txirrindulariak lehenengo. Merelludi Gane, Oleta, Gizaburuaga, Aulesti, Lekoitz Ga-ne, Markina-Xemein, Plazakola, Berriatua ibilbidea egingo dute. Jarraian, Ondarroa, Mutriku, Kalbario Gane, Sasiola, Deba, Mutriku, Ondarroa, Berriatua ibilbidea osatuko dute. Bi bidar egingo dituzte bi ibilbide horiek