Etxebarriko Gazte Asanbladak bertso-afaria antolatu du bihar gaberako gazte lokalean. Arkaitz Estiballes, Ane Labaka eta Beñat Ugartetxea bertsolariek kantatuko dute.
Bertso saioaren aurretik afaria egongo da gazte lokalean bertan. Hori baino lehenago, 20:00etan, triki poteoa egingo dute herrian animatzen diren danekin.
Txartel gehienak salduta dauden arren, oraindik geratzen direla jakin eragin dute gazte asanbladako kideek. Irubiden, Olaian eta gazte lokalean bertan daude azkenengo txartelak salgai. 10 euro balio du txartel bakoitzak.