Ibilbidean
herriko zuhaitz bereziak ezagutuko dituzte eta
bakoitzari bere izena eta jatorria jarriko diete alboan. Gainera, arbola horren
ezaugarriak zeintzuk diren azalduko du Ekozain taldeko batek. Ibilbidea
Arkupetan hasiko da,
domekan, 10:
00etan. Ekozain taldeak, udaleko ingurumen batzordeak, Bekobenta Eskola Publikoak eta Bera Kruz ikastetxeak parte hartu dute ibilbidearen antolaketan.
Danetara
15 zuhaitz ezagutuko dituzte ibilbidea egitera joaten direnek. Garrantzitsuenetakoak Uhagoneko aginak, Lea-Artibai ikastetxeko parkeko sekuoiak eta gorostia, Arretxinagako artea eta beste hainbat izango dira.
Ibilbidearen
helburua zuhaitzek daukaten garrantzia ezagutaraztea da, eta hori ikusita, inork inoiz minik ez egitea dela adierazi dute antolatzaileek.
40 urtetik gora dira urtero-urtero Markina-Xemeinen arbolak landatzen dituztena. Aurten lehenengoz, murrizketak direla eta, Bizkaiko Foru Aldundiak ez du landarerik bidali. Horregatik, Zuhaitz Egunean landaketak egin beharrean arbolak ezagutzeko ibilbidea prestatu du Ekozainek.