Kintopeko bi astoren desafioa egingo da domeka arratsaldean, Munitibarren
Alberto Plaza eta Iurretako Gazteen astoen arteko desafioa egingo da. 18:00etatik aurrera. Aurrez aurre egongo dira Alberto Plazaren Turko astoa (Berriatuko Aizerdi Elkartea) eta Iurretako Gazteak taldearen Ixidro astoa (Partiliku Elkartea).
Alde bakoitzak 1.200 euro ipiniko ditu jokoan, eta desafioa Bizkaiko Federazioak zainduta egongo da momentu guztian.
30 minutuko saioa
Arauei dagokienez, Munitibarko 570 kiloko harria erabiliko da desafioa aurrera eroateko; astoak 350 kilotik gora edukiz gero, kilo bakoitzeko kilo bat gehiago eroan beharko du tatarrez. Saioa 30 minutukoa izango da, eta bi karretero libregaz egingo da.
Antolatzaileek jakitera emon dutenez, astoen pisaketa proba hasi baino bi ordu arinago egin beharko da..