Markina-Xemeingo kiroldegia doan erabili ahalko da, etzi goizean
Bihar Kirolaren Naziorteko Eguna dela eta, Markina-Xemeingo Atxondo kiroldegia doan erabiltzeko aukera edukiko dute herritarrek. 10:00etatik 12:00etara, herritarrek soinketa gela edota igerilekua ez dituzte ordaindu beharko. «Zatoz ongi pasatzera!», esan dute arduradunek.