Markina-Xemeingo kiroldegia doan erabili ahalko da zapatu goizean
Zapatuan Kirolaren Naziorteko Eguna dela eta, Markina-Xemeingo Atxondo kiroldegia doan erabiltzeko aukera edukiko dute herritarrek. 10:00etatik 12:00etara, herritarrek soinketa gela eta igerilekua ez dituzte ordaindu beharko.