Antolatzaileek esan dutenez, parte hartu nahi dutenak «zonbi itxurarekin» agertu behar dira, «erropa zaharrekin eta aurpegiko makilajearekin». Grabaketa bihar egingo da, 11:00etan, Zubiaran taberna kanpoan.
Bideoaren helburua, alde batetik, promozio bideo bat nola egiten den ikustea dela esan dute antolatzaileek. Bestetik, parte hartzea bera ere helburu moduan daukate antolatzaileek.
Horretaz aparte, herritarrak 2013ko motz-motzian ekitaldian parte hartzeko animatu nahi dituztela adierazi dute.
Lanak aurkezteko azken eguna ekainaren 1a da.