Sekulako jendetza batu zen domekan Markina-Xemeingo zuhaitzak ezagutzeko osatu zuten ibilbidera, 150 lagun inguru. Azalpenak “oso onak” izan zirela esan dute bertaratu zirenek. “Zuhaitz bakoitzaren jatorria azaldu zuten, baita be zer neurri hartu dezaken, zenbateko bizitza daukan, naturagaz zer lotura duen… danetik apur bat”. Antolatzaileek balorazio positiboa egin dute, erantzun “ederra” eduki duelako ekimenak.