
Imanol Aldazabal eta Gaizka Erkiaga
Gogorra izan da San Gregorio Saria, eguraldiagatik eta abiaduragatik. 132ik hasi eta 47 txirrindularik amaitu zuten atzo lasterketa.
Elitean Debabarreneko Borja Abasolok irabazi zuen (3.37.55); 23 azpikoetan Caja Ruraleko Jesus Alberto Rubiok (3.39.58). Bizkaiko txapelketa Abasolok berak eta Gotzon Udondok eskuratu zuten. Berriatuko Txirrindulari Elkartea «pozik» dago emaitzagaz, eta eskerrak emon nahi izan dizkie laguntzaileei: «Eskerrik asko Cikautxori eta Marco Ciclistari emondako opariengatik».