Urte gitxian erreferentzialtasuna lortu du Etxebarriko Gazte Asanbladak antolatzen duen gazte lokaleko bertso afariak.
Aurtengoan 80 lagun inguru alkartu ziren Ane Labaka, Arkaitz Estiballes eta Beñat Ugartetxearen bertsoak entzutera.
Gai ezberdinak bide antzerakotik eroan bazituzten be, alkartu ziren gazteek afaloste edarra pasatu zuten alkarregaz. Tartean, bertso ederrak, eta nabarmentzeko modukoa, Estiballesek Fernando Llorente Athletic-eko jokalariaren paperean kantatutako bakarkakoa.
Giro ederrean amaitu zuten, eta publikoko batek baino gehiagok be amaitu zuen bertsotan.