Giro ederragaz, 730 mendizalek parte hartu dute Ondarroako Boga! mendi martxan
Eguraldia lagun eta ezustekorik barik egin ziren atzo hiru ibilbideak. Luzea, 54 kilometrokoa, 5 ordu eta 20 minutuan egin zuen ibiltari batek, oso arin. 21 kilometroko ibilbidean herrikoak izan ziren parte-hartzaile gehienak, eta txikian, ia guztiak. Ibiltariak zein antolatzaileak «oso pozik» agertu dira.